Zer da AtoM?
AtoM (Access to Memory) kode irekiko softwarea da. Webgunean oinarritua dago, eta Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak ezarritakoaren arabera artxiboak deskribatzeko eta horiek zabaltzeko diseinatuta dago.
Archivos de Navarra / Nafarroako Artxiboak webgunea software espezializatu horrekin egin da. Hartara, plataforma bakarra da, hainbat udalerrik partekatua.
Abantaila nagusia da bilaketak egiteko aukera ematen duela bai artxibo bakoitzean, bai plataforma osoan, eta horrek emaitzak ugaritzen ditu. Hartara, bilaketak eraginkorragoak dira, baliabide guztiak nazioarteko artxibo-arauekin bat datozen irizpide komunekin deskribatzen baitira.
Zer aurkituko dut webgune honetan?
Udalerri bakoitzak gordetzeko eta herritarren eskura jartzeko digitalizatu dituen dokumentuak: dokumentu historikoak, argazkiak, bideoak eta bestelako baliabideak, nazioarteko artxibo-arauen arabera antolatuta eta deskribatuta. Prozedura horri esker, gaur egun zein etorkizunean, dokumentuak gorde eta erraz aurkitu daitezke, estandar berdinak betetzen dituzten beste plataforma batzuetan ere.
Nola bilatu dezaket informazioa?
Orri nagusian bilaketa orokorra egiteko laukitxo bat aurkituko duzu. Hortik abiatuta, plataforma osoan aurkitu dezakezu informazioa.Gainera, edukiak arakatzeko hainbat era daude:
Dokumentuak → bilaketa plataformako funts guztien artean.
Autoritateak → zuzeneko sarbidea dokumentuak sortu dituzten pertsona, familia edo entitateetara.
Erakundeak → plataforman parte hartzen duten artxiboen eta erakundeen zerrenda.
Gaiak → kontsulta gai zehatzen arabera.
Lekuak → kontsulta kokapen geografikoaren arabera.
Objektu digitalak → zuzeneko sarbidea dagoeneko digitalizatuta dauden dokumentuetara.
Bilaketa-motak:
Orokorra → lauki nagusitik.
Aurreratua → eskuineko gezia zabalduz. Aukera horri esker, emaitzak irizpide hauen arabera mugatu ditzakezu:
datak, gako-hitzak edo deskribapen-mota
Plataformako artxibo guztien emaitzak erakusten dira beti, baina aukera gehiago duzu:
● Zuzenean sartu udalerri bateko funtsean eta dokumentuak kontsultatu.
● Arakatu Lotutako objektu digitalen zerrenda.
● Berrikusi Sailkapen-koadroa, udal-artxiboko dokumentuen multzoa eta barne-antolaketa hierarkikoki erakusten baititu.
Zer da arbela?
Tresna honi esker, interesatzen zaizkizun dokumentuak aldi baterako gorde ditzakezu plataforman nabigatzen duzun bitartean. Karpeta pertsonal gisa funtzionatzen du saioaren barruan: “arbelera gehitu” ikonoa sakatzen duzun bakoitzean, dokumentu hori gordeta geratuko da zuretzat. Horrela, leku berean bildu ahal izango dituzu aurrerago berrikusi, alderatu edo deskargatu nahi dituzun emaitzak.
Artxiboko terminologia ongi ezagutzen ez baduzu, hona hemen plataforman hobeto moldatzen lagunduko dizun glosario labur bat:Oinarrizko glosarioa
● Dokumentua
Artxiboaren parte den edozein testigantza, paper, argazki, bideo edo beste edozein euskarritan jasoa.
● Objektu digitala
Dagoeneko digitalizatu den eta zuzenean plataforman ikus daitekeen dokumentua.
● Metadatuak
Dokumentu bat deskribatzen duen informazioa (egilea, data, lekua, gaia...)
Identifikatzeko, antolatzeko eta bilaketa errazteko balio dute.
● Autoritatea
Dokumentua sortu edo ekoiztu duen pertsona, familia edo erakundea.
● Erakundea
Dokumentu-funtsaren jabea den entitatea, adibidez, udal bat.
● Gaia
Dokumentuaren edukia (adibidez “osasungintza”, “ogasuna”, “hezkuntza”).
● Lekua
Dokumentuarekin lotutako udalerria.
● Sailkapen-koadroa
Artxibo bateko dokumentuak antolatzen dituen eskema, haiek sortzen dituen
udalerriaren edo erakundearen funtzio eta jardueren arabera.
● Nazioarteko arauak (ISAD-G, ISAAR, ISDIAH)
Dokumentuak nola deskribatu eta antolatu behar diren ezartzen duten arauak, mundu
osoan ulergarriak eta bateragarriak izateko.